XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- NIRE osasunerako txarra, aizu! oihukatu zuen dragoiak.

- Gauza bat esango dizut, begira, nire erretzea zure osasunerako izango da txarra erabat!

- Hurrengoan, zure biboteak erretzea baino zerbait gehiago egingo dut!

Sir Itzulipurdikarik eskua jaso eta bibotea ukitu zuen.

Egiaz, dexente motzago zegoen, eta horrek haserretu egin zuen.

Bibote hark denbora luzea behar izan zuen zeukan luzeraraino hazteko, eta gainera zaldunak sekulako ahalegina egina zuen biboteak behera egin beharrean gora egiteko.

Erreta hiltzeko zeukan posibilitate handiari buruzko guztia ahaztu zuen, eta sakanaren magala ahalik eta azkarren jaisten hasi zen dragoiari aurre egiteko.

Beste aldeko sasi artean ezkutaturik, lehoia eta adarbakarra adi zeuden.